banner-horizintal-geomatika-2017

UEUren eta Gislan kooperatibaren eskutik datorkigun topaketa honekin ezagutuko dugu badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau hiritarren zerbitzura jartzeko teknologia. Izan ere, informazio espaziala prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. Motzean esanda, GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena eta horren aplikazioak dira jardunaldi honek mintzagai izango duena.

Geografia Informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, eta abar.

GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian edo geografía historikoan besteak beste.

Honekin, egunerokoaren kudeaketan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.

Izen-ematea:

Izen-ematea doakoa den arren, lekua erreserbatzea beharrezkoa da. Horretarako, egin klik hemen.

programa-geomatika-2017

Irudiak: 
banner-horizintal-geomatika-2017
programa-geomatika-2017