GISLAN Geographic Applications S.L. 2009an sortu zen Geografia Informazio Sistemak (GIS) direlakoei loturiko zerbitzuak eskaintzeko.

Diziplina desberdinetako lan talde bat gara, besteak beste kartografian, topografian, geografian eta analisi espazialean titulatuak. Aniztasun honekin GIS teknologiaren lotutako zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu (aholkularitza, analisia, garapen teknologikoa, formazioa…) beti ere, bezeroaren beharretara egokituz.
 
Zerbitzu integrala ematen dugu: datu geografiko nahiz alfanumerikoen kaptura eta lanketaz arduratzen gara eta bezeroak behar duen GIS zerbitzua garatzen dugu, prozesu horretan behar den aholkularitza, sistema integrazioa, software-a eta datu garapena eta mantenua gure gain hartuz. 
 
Gure bezeroak, batik bat, enpresak, instituzioak eta ikerketan diharduten erakundeak dira.