LAN ESKAINTZA: GIS teknikaria
Gislan kooperatibak GIS korporatiboak diseinatu, eraiki eta mantentzen ditu. Bide horretan, bezeroak datuak kudeatzeko behar dituen azpiegiturak neurrira egiten ditu.
Lan horretarako lanaldi osoan jardungo den pertsona baten bila gabiltza. Hautagaiek osagai espaziala duten datu baseak eraiki eta kudeatzeko gai izan behar dute (PostgreSQL, PostGIS, ...), esplotaziorako tresnak kustomizatu (QGISen inplementazioa) eta web bidezko kontsulta/edizio tresnak programatu (LeafLet, LIZmap, HTML, JS, PHP, QGIS Server, GeoServer ...), beti ere GIS arloko oinarrizko titulazio akademikoarekin. Gure egitasmo bakoitza singularra izan ohi da, bezeroarekin harreman estuan garatzen dena (euskaraz zein gazteleraz). Horrek berez dakar, taldean lan egitea eta erronkei proaktibitatez erantzuten jakitea.
Formazioa / Titulazioa:
- Informatika edo ingeniaritzaren batean gradua.
- GIS eta teledetekzio masterra.
- Arloko teknologietan trebatzeko berariazko formazioa.
Bestelako trebetasunak
- Euskaraz lan egiteko gaitasuna.
- Lanari arretaz lotzeko gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Autoikaskuntzarako joera.
- Ikertzeari eta esperimentatzeari beldurrik ez.