Hasierako egoera:

Informazio espaziala bistaratzeko OpenLayers-en oinarritutako barne mailako web mapping aplikazioa bat zuten Bergarako udalean. Bertan bistaratzen zen informazioa, GML fitxategietan igo behar zen zerbitzarira eta bertan egindako aldaketak gordetzeko fitxategien kopiak gorde behar zituzten. Web mapping aplikazioa ez zegoen gailu mugikorretarako optimizatuta.

Soluzioa:

Informazio espaziala datu base geografiko batean txertatu eta historikoak gordetzeko programatu: mapa zerbitzari bitartez, datu basea eta web mapping aplikazioa konektatu eta web mapping aplikazioa bera gailu mugikorretarako optimizatutako JavaScript liburutegiekin garatu zen (Leaflet). Modu horretan, datu basean egindako aldaketa bakoitza historikoen taulan gordetzen da eta gordetako momentuan web mapping aplikazioan islatzen da. Sinple eta erraz.

Bergarako udala

Erabilitako teknologia:

PostgreSQL + PostGIS
GeoServer
Leaflet
QGIS