Udal txiki eta ertain, mankomunitate, garapen agentzia, eta gisako erakundeentzat interes handikoa izango delakoan, Gislan-ek  geomatika aplikatuari buruzko euskarazko lehen jardunaldia egin berri du 2016ko urriaren 6an.

Gislan, UDALgis Orona

Datu nahaspila informazio bihurtu eta berau herritarren zerbitzura jartzeko geomatikak eta GIS teknologiak eskaintzen dituzten aukerak azaldu dira UDALgis jardunaldian, beti ere kasu errealetan eta inguruko herrietako esperientzietan aplikatuta. Euskarazko software librearen bidez datu irekiak kudeatzeko aukerak aztertzeaz harago, UDALgis jardunaldiaren bidez adituak eta erabiltzaileak elkartu eta harremanetarako markoa eskaini da.

Bloga atalean eskegiko ditugu jardunaldiko aurkezpen eta edukiak datozen egunetan. Hurrengo lerroetan duzue egitaraua:

EGITARAUA

>>>Geomatika udaletan. Datu georreferentziatuen garrantzia eta hauen balio erantsia.

Udalek kudeatzen dituzten datuen %85etik gora georreferntziatuak dira, hau da, udalerriko puntu edo zonalde konkretu batera daude atxikita. Honek, informazioaren kudeaketa erraztu eta honen azterketan sakontzeko bidea ematen du.

Mikel Ayestaran (Gislan-eko proiektu arduraduna) eta Aitor Bastarrika (Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza arloko irakaslea UPV-EHUn)

>>>Udal GIS korporatibo baten inplementazioa. Hernaniko esperientzia.

Kartografiatik informazio espazialerako aldaketaren paradigma. Planoetatik GIS sistemarako jauzia, pauso ugariren batura da.

Hernaniko esperientzia. Joseba Arrizabalaga (Hernaniko udal teknikaria) eta Mikel Ayestaran (Gislan)

>>>GIS-a udalerri txikien garapenean. IKT-ak txertatzeko aukerak

GIS software librearen garapenak eta OpenData filosofiaren barneratzeak, aukera ugari ireki ditu udalerri txikietan IKT teknologiak txertatu eta hauen erabilera ahalbidetu dezaten.

Herrigis. Herri txikietarako GIS azpiegitura eta kudeaketa. Josu Amilibia (Adunako Alkatea) eta Mikel Ayestaran (Gislan)

>>> Geomatika aplikatua: sistematik erabakietara

Azterketa estatistikoetatik lurraldearen gaineko azterketetarako jauzia emateko, datuen tratamenduan paradigma berri bat garatu da. Datuak lurraldearen gainean kokatuta azterketak burutzeko dimentsio berri bat zabaldu da.

Geomatika aplikatua. Olatz Ibarluzea (Gislan-eko GIS teknikaria eta geoteknologia kartografikoetan aditua).

>>> GIS azpiegituren garapena. Fitxategietatik sistemara

Datuen kudeaketa geroz eta garrantzitsuagoa da organizazioentzat. Gaur egun erabiltzen diren datu bolumenak handitzen doaz egunez egun eta hauen kudeaketa efizientea ezinbestekoa da.

Bergarako GIS azpiegituraren automatizazioa. Mikel Ayestaran (Gislan)

>>> Amaiera eta agurra: Etorkizuneko erronkak

 

Irudiak: 
UDALgis: geomatika aplikatuari buruzko I.jardunaldiak
Gislan, UDALgis Orona