Erakundeen bidaide bilakatzen gara. Datuak proiektuen beharretara moldatzeko estrategia zehatzak diseinatu eta horien ezarpena egokia izan dadin bidelaguntza eskaintzen dugu.
Eraldatu zure proiektuak datu-zientzia baliatuz
Datu-estrategia egoki bat eta neurrira egindako tresnak erabiltzeak datuetatik ezagutza eskuratzeko aukera bermatuko dizu, erabaki hobeak hartzen lagunduz.
Gure zerbitzuak
Balio erantsia eskaintzen dugu datuen estrategia zure erronketara bideratuz
Jarri datuen indarra zure zerbitzura: datuen zientziak zure proiektuak garatzeko balio erantsia eskaintzen dizu, erabaki hobeak hartzen, kostuak murrizten, prozesuak optimizatzen eta baliabideak hobeto erabiltzen lagunduz

Aholkularitza

Analisi aurreratua
Datuen prozesamenduan dugun esperientziari esker, datuak zehatzak eta fidagarriak izatea lortzen dugu.

Datuen bisualizazioa
Datuak ulertzea funtsezkoa da erabakiak hartzeko. Neurrira garatutako soluzioen bidez, zenbakiak narratiba bihurtzen ditugu.

GIS zerbitzuak
GIS sistema eta datu espazialetan adituak gara. Bezeroen beharren eta gaitasunen neurriko GIS proiektuak sortzen ditugu.
Proiektuak
Ezagutu gure proiektuak
Gure ikuspegia
Bezeroarekin eskuz esku lotuta lan egiten dugu, gure inguruko erakundeen garapenarekin konprometitutako kooperatiba bat gara
Erronkak ulertu
Bezeroak duen erronkaren elementu estrategikoak identifikatzen ditugu eta behar espezifiko horiei egokitutako lan egitasmoa diseinatzen dugu.
Aukerak aztertu
Erronkari erantzungo dioten datuak katalogatzen ditugu eta emaitza ekarriko duen prozesamendua diseinatzen dugu. Hipotesi egokiak formulatzea dugu xede.
Soluzioa landu
Informazio estrategikoarekin lan egiteko soluzioak garatzen ditugu, bezeroaren beharren eta honek espero dituen emaitza zehatzen neurrira.
Emaitzak eskaini
Emaitzak bezeroaren prozesuetan txertatzeko behar den formatuetan jartzen ditugu eskuragarri.
© gislan 2025. Eskubide guztiak gordeak. Pribatutasun politika | Cookien politika.| Lege oharra