Skip to main content

Pribatutasun politika

.

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzule / Arduradun

Gislan Geographic Applications, Koop. E. (I.F.Z.: F75006577), aurrerantzean, “Gislan

Helburuak

Gure adimen geoespazialeko zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea.

Gislanen jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea. Gure zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea.

Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea.

Legitimizazioa

Gure zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

Tratamenduaren beharra interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeko (RGPD 6.1.e art.)

Interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.)

Gislanen edo Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Hartzaileak

Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik (adibidez, zerbitzuaren faseren batean esku har dezaketen zuzeneko kolaboratzaileei).

Eskubideak

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Gislan. Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa) - 943 304 255 telefono zenbakia, edo gislan@gislan.eus posta-elektronikoaren bitartez. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure “Pribatutasun Politika” irakurri dezakezu.

                            

Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

  1. Tratamenduaren Erantzulea / Arduraduna

  • Gislan Geographic Applications, Koop. E., aurrerantzean “Gislan”.

  • I.F.Z.: F75006577

  • Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea

  • Herria: 20140 Andoain  (Gipuzkoa)

  • Telefono zenbakia: 943 304 255

  • Helbide elektronikoa: gislan@gislan.eus

 

  1. Indarrean dagoen legeria

Gislanek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).

  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).

  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

 

  1. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Gislanen webgune ofiziala www.gislan.eus da eta Gislanek sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak honako hauek dira:

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Gislanen webgune ofizialei eta Gislanen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

 

  1. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Gislanen webgune, plataforma edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko, formulario, gure pribatuen bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak edo emandakoak, Gislanen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. Adimen geoespazialeko zerbitzuak eta honekin lotutako beste zerbiatzuak eskaintzea eta kudeatzea.

Legitimazio-oinarri nagusiak: zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.); tratamenduaren beharra interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeko (RGPD 6.1.e art.)

  1. Gislan eta pertsona interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea, eta eskaerei erantzutea.

Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

  1. Gislanek kudeatutako jarduerei buruz eta enpresak parte hartzen duen jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgunea eta sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; interesdunen irudiaren tratamendua; Gislanekin zerikusia duen jarduerekin eta enpresari lotutako informazio-komunikazioak eta komunikazio komertzialak bidaltzea.

Legitimazio-oinarri nagusia: Gislanen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

 

  1. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Epe horren ondoren, ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.

 

  1. Sekretu eginbeharra

Gislan erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie hirugarrenei beste ezertarako utziko, berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu behintzat. Arau orokor moduan, zerbitzuen jardutean zehar jasotako eta/edo tratatutako datu pertsonalak Gislanek ez ditu hirugarrenekin trukatu eta transferituko. Hala ere, gerta daiteke datu jakin batzuk hirugarrenei jakinaraztea beharrezkoa izatea emandako zerbitzuak kudeatzeko (esate baterako, tratamenduaren faseren batean parte hartu dezaketen zuzeneko kolaboratzaileei). Kasu horietan, Gislanek hirugarren horiei datuak jakinarazi eta/edo transferitu ahal izango dizkie, eta hirugarren horiek, nolanahi ere, Gislanek ezartzen dituen konfidentzialtasun-betebehar berberak bete beharko dituzte kontratu bidez, eta, nolanahi ere, datu pertsonalen babesari buruzko araudia bete beharko dute.

Gislaneko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

 

  1. Datu pertsonalak biltzea

Gislanek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat formulario erabiltzeko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa, asistentzia gunea, e.a.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Gislanek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidaltzen edo txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Gislanek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Gislanek ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidaltzen bada edo Gislanek eskainitako edozein zerbitzua erabiltzen bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, Cookie Politika eta webgunearen Baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

  1. Curriculumak

Gislanek webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, zure datuak enpresaren tratamedu sisteman gordeko dira. Zure datuak Gislanek burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Gislanek hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

 

  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake (esate baterako, Facebook, Twitter, LinkedIn,…). Gislanek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Gislanekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Gislanen menpe.

 

  1. Gislanen presentzia Sare Sozialetan

Gislanek Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Gislanen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Gislanek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Gislani eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Gislanek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Gislanen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Gislanek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Gislanek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Gislanek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Gislanek Facebook, Twittter, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Gislanek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Gislanek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Gislanek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Gislanen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

 

  1. Segurtasun Neurriak

Gislanek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Gislanen erantzukizunpekoak.

 

  1. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Gislani webguneari, eremu pribatuei, sarbide-gakoei edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duen beste edozein egoerari buruzko edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 943 304 255 telefono zenbakia edo gislan@gislan.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

 

  1. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Gislani, helbide honetara: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain  (Gipuzkoa), telefonoa: 943 304 255 edo, bestela, gislan@gislan.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

 

  1. Datuak Babesteko Ordezkaria (DPO)

Datu pertsonalak babesteko legedia betez, Gislanek jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:

  • Erakundea: DPO BIDE, S.L.

  • Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D - 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

  • Telefono-zenbakia: +34 943453588

  • Posta elektronikoa: info@dpobide.com

 

  1. Indarraldia eta aldaketak

Gislanek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Gislanek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Gislanek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

 

  1. Jurisdikzioa

Gislan eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Gislan eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gipuzkoako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

 

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Gislanek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa