Skip to main content
Ondarroako mapa toponimikoa

Udal mapa berriak aurkeztu ditu Ondarroako Udalak

Udalerriko informazio geografikoa eguneratzearekin batera, Ondarroako mapa interaktiboa, mapa toponimikoa eta mapa turistiko berriak egin ditu Gislanek. Aipatu lanak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuarekin, Hizkuntza Politika sailburuordetzarekin, Euskaltzaindiarekin eta Ondaroako Udaleko Hirigintza eta Euskara sailekin lankidetzan gauzatu dira.

Mapa interaktiboa berrikuntza nagusi gisara

Ondarroako ondare toponimikoa aztertu eta eguneratzeko lanak eta udalerriko azpiegitura eta zerbitzuei buruzko informazio geografikoa berritzeak udal mapa toponimikoan egin dute bat. Bertan herriko interesguneak, horiei buruzko informazioa eta toponimoen zerrenda berritua aurkitu ditzake mapa eskuratzen duenak.

Paperezko formatu tradizionalaz gain, baina, Ondarroako mapa interaktiboak ekarri du berritasun nagusia. Izan ere, tresna berria tarteko herritar eta bisitariek hainbat aukera dituzte esku artean, hala nola:

  • Udalerriko zerbitzu eta azpiegiturei buruzko informazioa etengabe eguneratua eta eskuragarri izatea.
  • Edozein erabiltzailek informazio ezberdina duten mapak deskargatu edo inprimatzea.
  • Behar duenari baliabideak lokalizatzeko aukera ematea (udalaren zerbitzuak, enpresak, toponimoak, kaleak, azpiegiturak, ondareko elementuak, ibilbideak, ostalaritza establezimenduak, azpiegitura turistikoak…).
  • Nahi den tokiaren edo interesgunearen bilaketa iragazkien bidez egitea.

Mapa turistikoa berritzea izan da proiektu honen beste emaitzetako bat. Horren bidez herrigunearen mapan fokua jarri, interesgune nagusiak bildu eta bisitarientzako euskarri erabilterraza sortu da.

Informazio gehigarria:
Aurkezpenaren oihartzuna hedabideetan:

*Argazkiaren iturria: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza - Nerea Bedialauneta (CC BY-NC-SA 4.0 lizentziapean konpartitua)

Add new comment

Restricted HTML

  • You can align images (data-align="center"), but also videos, blockquotes, and so on.
  • You can caption images (data-caption="Text"), but also videos, blockquotes, and so on.
CAPTCHA This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.

Somos un proveedor integral de servicios GIS, expertos en inteligencia espacial y aplicaciones geoinformáticas. Te ofrecemos otra manera de entender, analizar y representar el territorio.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa