Pasar al contenido principal
Aranzadi Zientzia Elkartea
ARLOA: Datuen zientzia, soluzio teknologikoak, botanika
DATA: 2023-2024
BEZEROA: Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadi Zientzia Elkartea

Botanika Sailerako GIS azpiegitura (2023-2024)

Erronka:

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailaren erronka nagusia Euskal Herriko ondare botanikoaren ezagutza, kontserbazioa eta gizarteratzea da. Saileko teknikariek urteetan zehar aipatu ondareari buruzko datu base zabala sortu dute. Lan hori egiteko dagoeneko zaharkituta geratu diren tresna eta lan-metodologiak erabili dituzte. Aurreko urteetako lan andana datu base espazial eta erlazional batean sistematizatu eta berau bistaratu zein kudeatzeko behar nabarmena du elkarteak prozesuak optimizatu eta aurrerantzean lan-metodologia eraginkorragoekin aritzeko.

Soluzioa:

Aholkularitza lan zabal batekin abiatu da proiektua sailaren datu base ezberdinak sakonki aztertu, arazoak detektatu eta informazioaren migrazio metodologia egokiena zehazteko. Ondoren, Botanika Sailak urteetan landutako informazio korporatiboa landu, datu base espazial eta erlazional batean txertatu, eta saileko teknikarien behar konkretuen arabera programatu zein automatizatu dira hainbat kalkulu.

Datu espazial korporatiboak kudeatzeko mahaigaineko aplikazioa inplementatzearekin batera datu espazial horiek online bildu, kontsultatu eta kudeatzeko soluzio teknologikoa garatu da. Azkenik, saileko teknikariei GIS azpiegitura erabiltzeko eta geoprozesamendu ariketak egiteko formazioa eman zaie.

Somos una enpresa especializada en soluciones de data science. Ofrecemos servicios de consultoría para identificar retos y desarrollamos soluciones tecnológicas que te facilitan interactuar con tus datos y sacarles el máximo rendimiento. Porque creemos en la fuerza de los datos, ponemos a tu disposición a un equipo curtido en diversas disciplinas para ofrecerte el mejor de los servicios.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa