Problematika bat zertan den jakin behar?
Problematika jakin baten inguruko ezagutza eraikitzeko askotariko datuak ustiatu eta aztertu beharra dago. Datuen zientzia da lan horretara emandako diziplina.
Zerbitzu honen bitartez, bezeroari bere interesekoa den gaia zertan den ezagutzeko datuen ustiapen eta analisiak utzitako emaitzak jartzen dizkiogu eskura.
Zer egiten dugu?
- Adineko pertsonen bakardade eta zaurgarritasun egoeren diagnostikoak.
- Etxebizitza parkearen, etxebizitza hutsen eta etxebizitza beharraren azterketak.
- Landa-lurraren katalogazioa.
- Geomarketing azterketak: itinerario-komertzialen diseinua, banaketa sareen optimizazioa, konpetentziaren ubikazioa, negozio berriak kokatzeko ubikazio egokienak...
- Bestelakoak: establezimendu industrialen eta komertzialen katalogoak, zerbitzuen irisgarritasunaren diagnostikoak, adierazle soziodemografikoen analisi espazial eta longitudinalak, ...
Azterlan horiek erakunde publikoen, herritarren eta enpresen momentuko beharrei efizientziaz erantzuteko baliabideak eskaintzeaz gain, etorkizuneko erronkei begira erabaki egokiak hartzen laguntzeko balio erantsi handiko informazioa eskaintzen dute.