Skip to main content
GIS

GIS korporatiboen garapena eta inplantazioa

Zure neurrira

Zure beharren arabera diseinatutako proiektua

Zure martxan

Egunerokoa aztoratu gabe, emaitzak bermatuz

Zure ondoan

Ondoan izango gaituzu bide osoan zehar

Zure lasaitasuna

Inbertsioa emaitza bidez bermatuta

Geografia-informazioko Sistema (GIS) korporatiboak diseinatu eta inplementatzen espezialistak gara. Bezeroaren beharren eta baliabideen neurrira egokitzen ditugu GIS proiektuak, bere osagai guztiekin: aholkularitza, datu base espazialaren garapena, datu korporatiboen migrazioa eta aplikazioen pertsonalizazioa.

Zer dira Geografia-informazioko Sistemak?

GIS edo Geografia-informazioko Sistemak gure bezeroei balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen diguten tresna ahaltsu eta eraginkorrak dira. Sistema informatikoen bidez informazio espaziala edo geografikoa kudeatzeko eta analisi espaziala ahalbidetzeko azpiegiturak dira GISak, lurraldea eta honekin harremanetan dauden elementu ezberdinak informazio geruzetan antolatu eta elkarrekin lotzen dituztenak.

Zertarako balio dute GIS azpiegiturek?

GIS azpiegituren bitartez, aktibo ezberdinak geografikoki kokatu, horien informazioa kudeatu eta eragiketa konplexuak egin daitezke. Garrantzizko informazioa sortu eta eguneratzeaz gain, analisi espazialaren bitartez planifikaziorako zein erabakiak hartzen laguntzeko tresnak dira GISak. Izaera korporatiboa, departamentala edo monografikoa dute, eta erabilera ugari izan ditzakete, besteak beste:

  • Aktibo korporatiboen katalogazioa, mantenua eta intzidentzien jarraipena. Hiri-altzarien inbentarioak.
  • Geomarketing azterketak (lurralde antolaketa, inpaktuen proiekzioa, beharren identifikazioa, bilketa, banaketa zein ibilbideen efizientzia...).
  • Planifikazioa.
  • Gauzatutako jardueren ebaluazioa.

 

Zerbitzuaren ezaugarriak

GIS aholkularitza independientea gara eta zerbitzu integrala ematen dugu. Zure ondoan gaude GIS proiektua gauzatzeko prozesu osoan zehar.

  • Bezeroaren GIS beharren azterketa eta abiapuntuaren identifikazioa.
  • Bisio-ekarpena eta GIS soluzioaren garapen-prozesuaren definizioa, bezeroaren behar zein baliabide konkretuen arabera.
  • Datu geografiko nahiz alfanumerikoen kaptura eta prozesamendua.
  • Datu base espazialaren garapena.
  • Sistema ezberdinen integrazioa eta aplikatiboen pertsonalizazioa.
  • GIS egitasmo berria zure erakundeko lan-prozesuetan txertatzeko aholkularitza.
  • Zure kasu konkretuan oinarritutako formakuntza pertsonalizatua.
  • Zure beharretara hobekien egokitzen diren software eta teknologien pertsonalizazioa*.

 

*Oharra: Gislanen soluzio espazialak open source softwarearen gainean eraikitzen ditugu, menpekotasun teknologikoak ekidinez eta inbertsioaren etekina maximizatuz. Bezeroak behar duen balizko soluzioak lizentziapeko softwareari dagozkion tresnak eskatuko balitu, Gislanek bere soluzioak bezeroaren beharretara egokituko luke bestelako eragozpenik gabe.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa