Skip to main content

Nor gara

elkarrekin

'Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat'

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara. Geoinformazioaren teknologietan eta analisi espazialean trebatutako profesionalek osatzen dugu Gislanen lantaldea, eta 10 urte baino gehiago daramagu inteligentzia espaziala eta soluzio geografikoak erakunde ezberdinen eskura jartzen.

Ordutik hamarnaka eta hamarnaka dira gugan konfiantza jarri duten instituzioak, enpresak eta organizazioak. Izan ere, onena ematen dugu gure bezeroen gaitasunak eta eraginkortasuna maximizatzen laguntzeko, uneoro ahalmen eta emaitza berriak eskainiz, eta euren transformazio digitaleko prozesuetan jauzi egiten lagunduz.

Gure bidea

Lehen urratsak 2009an egin genituen arren, 2016an irabazi asmorik gabeko kooperatiba bihurtu ginen. Gure bidea gure balioek markatzen dute: teknologia eta berrikuntza jendartearen zerbitzura jartzearekin engaiatuta gaude. Gure inguru hurbilaren garapena bultzatzen dugu. Erakunde txiki eta ertainei euren erakundeetan inteligentzia geoespazialeko konpetentziak eta soluzioak txertatzen laguntzeko aliatu onena gara.

Estos son algunos de nuestros clientes y colaboradores

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa