Skip to main content
Asistentzia zerbitzua

Asistentzia

Akonpainamendua

Zure ondoan gaituzu bide osoan

Asistentzia

Ezagutzen zaituen norbaitek lagunduko dizu

Aholkularitza

Jarri beharreko jomugak eta hara iristeko bidea zehazten lagunduko dizugu

Zerbitzu integrala

Bisioa, tresnak, metodologiak eta bidelaguntza eskaintzen dizkizugu

Zer da Asistentzia Zerbitzua?

Asistentzia zerbitzuaren bitartez gurekin garatu duzun proiektua baliatzen eta garatzen lagunduko dizugu. Asistentzia pertsonalizatua da, eraikitako proiektuaren ezagutzan oinarritua. Zerbitzu honekin diziplinarteko lan talde batek zure premia eta erronka berrietarako laguntza emango dizu.

Zure datuen zaintzak eta zure lan prozesuen babesak lan talde gero eta trebeagoa eskatzen dute. Trebezia handitzeak pausoka joango den programazioa behar du. Gure zerbitzuak, hain  zuzen, zure aukera eta premien araberako programazio bat adostu eta pausoz pauso bidea egiten lagunduko dizu. Zerbitzua baliatzen duzun neurrian ordainduko duzu, urrats bakoitzarekin emaitza zehatzak eskuratuz.

Zer lortuko dut zerbitzu honekin?

  • Zure behar eta errealitate konkretuaren neurrira egindako proiektu bat jasoko duzu.
  • Iraunaldia eta dedikazioaren intentsitatea zurekin adostuko ditugu.
  • Sortzen diren beharrei erantzuteko diziplinarteko talde profesional batekin erantzungo diogu.
  • Kudeaketan, eraginkortasunean eta ahalduntzean jauzi kualitatiboa egingo duzu.
  • Programa indarrean dagoen bitartean sor daitezkeen arazoen gainean berehalako asistentzia emango dizugu.
  • Emaitzak iraunkorki bermatzeko bidea abiatuko duzu.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa