Pribatutasun politika
GISLAN Geographic Application Kooperatiba Elkartea (aurrerantzean “GISLAN”), https://www.gislan.eus/ webgunearen argitaratzailea da. Andoainen du helbidea GISLANek (IFK: F75006577), Martin Ugalde Kultur Parkean (Gudarien etorbidea 29, D1-1. 20140. Andoain. Gipuzkoa), eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan erregistratuta dago (Eguneko Liburua 2.689 orria,1.izendapena.Inskripzio zenbakia 20170026).
Harremanetarako:gislan@gislan.eus
https://www.gislan.eus/ guneko harremanetarako formularioen bitartez erabiltzaileek beraien datu pertsonalak GISLANi helarazterakoan, erabiltzaileak baimena ematen dio GISLANi datu horiek GISLANen fitxategietan gordetzeko. Fitxategi horien helburua erabiltzaileari eskatzen duen zerbitzua egokiro ematea da; hala, dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakarrik baliatuko dira erabiltzaileak ematen dituen datuak.
GISLAN Geographic Applications konpromisoa hartzen du datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako araudian eta legedian ezarritako arauak betetzeko, eta, une oro beteko ditu legediak ezartzen dituen antolaketa eta neurri teknikoak. Datuak galtzea eta baimenik gabe erabiltzea eragozteko, bere esku dituen neurri eta sistema tekniko guztiak erabiliko ditu, teknologiaren arabera eta datuek sor dezaketen arriskua aztertuz, betiere. Erabiltzen dituen datu pertsonalen gaineko isiltasun profesionala beteko du elkarteak. Lankide guztiei ere horrela egiteko eskatuko die.
Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak direla ziurtatuko du, eta ez balira, GISLANek zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.
Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako araudiaren arabera, datu-lagatzaileak noiznahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz atarian aipatutako helbidean.