Skip to main content

Home 1

Datuen indarra

Datuen zientzia aplikatzen dugu zure proiektuetan

Askotariko datu multzoak uztartuz informazioa erauzi behar duen ororentzat.

Erronkak identifikatzeko aholkularitza ematen dugu.

Datuekin lan egitea errazten duten soluzioak diseinatzen ditugu.

 

Datuen indarrean sinesten dugulako, etengabe berritzen eta eguneratzen ditugu gure gaitasunak eta sistemak bezeroaren erronkari erantzun egokia emateko.

 

Arazoen lekuan soluzioak jartzen ditugu

Eskuratu behar dituzun emaitzak

Nola daude zure erakundearen datuak? Nola kudeatzen dira? Ondo lotuta daude elkarren artean? Dagokion ezagutza lortzeko balekoak dira?Kontaiguzu zein den problema: problematika ulertu eta zuen datuen egoera aztertu ostean, behar dituzuen emaitzak definitu eta horiek lortzeko metodologia eta tresnak jarriko ditugu zure eskura.

Datuetatik informaziora eta informaziotik ezagutzara pasatzeko bidea baita datuen zientzia. Datuen indarra baliatu nahi?

 

Portfolioa

Gure proiektuak

Ezagutza arlo ezberdinak uztartzen ditugu behar duzun emaitza zure esku jartzeko: datuen bisore interaktiboak, bakarrik bizi diren adinekoen diagnostiko georreferentziatuak, etxebizitza parkearen azterketak, aginte panelak, landa lurraren katalogazioak...

GIS zerbitzua: bide osoa egingo dugu zure ondoan

Zure erakundeko GIS proiektua garatzen lagunduko dizugu

Zerbitzu honen xedea zure erakundean inteligentzia espaziala normaltasunez baliatzea da.  GIS ZERBITZUAren bitartez, egiteko duzun bidean aholkua, tresnak, formazioa eta asistentzia emango dizkizugu. Aditu talde bat izango duzu uneoro zure ondoan, urratsez urrats bidea egiten eta lehen egunetik emaitzak eskuratzen lagunduz, behar duzun intentsitatearekin.
Milesker gugan jarritako konfiantzagatik!

Gislanen bezeroak eta bidelagunak

Gure onena ematen dugu bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko. Zure ondoan gaude beti, helmuga bezain garrantzitsua baita bidea.

Somos un proveedor integral de servicios GIS, expertos en inteligencia espacial y aplicaciones geoinformáticas. Te ofrecemos otra manera de entender, analizar y representar el territorio.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa