Skip to main content

GIS akonpainamendu zerbitzua

GIS zerbitzua

GIS proiektu bat zure neurrira

Neurrira egindako proiektua

Zure gaitasun eta baliabideei egokitutako bidea marraztuko dugu.

Akonpainamendua eta mentorizazioa

Trebetasun berriak eskuratzen lagunduko dizugu, zure martxan, eguneroko beharrei erantzutearekin batera.

Soluzio serbitizatuaren segurtasuna

Ezustekoen aurrean babestuta. Jarduera iraunkorrak planifikatuta. Behar puntualei erantzuteko prest.

Garapen teknologikoa berme guztiekin

Ezagutza, esperientzia eta teknologia zure zerbitzura. Transformazio digitala bermeekin eta traumarik gabe.

Ebaluatu doan zure GIS beharrak

NOLAKO GIS SOLUZIOA BEHAR
DU ZURE ERAKUNDEAK?

Informazio geografikoa kudeatzeko zer behar dut? Gai izango da gure lantaldea GIS egitasmo bat abiatzeko? Ze koste du bidai  honek? Eta egindako guztia gero bazter batean geratzen bada?

Lasai, zuretzat ere badago bidea!

Norbere abiapuntua, helmugak eta bitartekoak ondo identifikatzean dago gakoa.

Gure teknikariekin zure GIS behar nagusiak identifikatzeko ordubeteko bonua eskaintzen dizugu, doan eta konpromisorik gabe.

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa