Arazoen lekuan soluzioak jartzen ditugu
Ireki ezazu Gislanen zerbitzuen portfolioa eta ikusi zugatik egin dezakeguna.
Sarean ikuskatu edo zuzenean deskargatu dezakezu berau. Bat edo beste aukeratzen duzula ere, utziguzu lehenik zertan lagundu zaitzakegun hitz gutxitan adierazten
Zure datu korporatiboen kudeaketa aurreratua egiten laguntzen dizugu Gislanen:
- Lehenik zure erakundearentzat garrantzitsuak diren datuak bildu, geolokalizatu eta ordenatzen laguntzen dizugu.
- Ondoren, zure beharretara %100ean egokitzen den soluzio pertsonalizatua sortzen dugu.
- Finean, datu multzo handiak erraz ulertzeko informazio bihurtu eta erabilgarri jartzen dizkizugu, datu konplexuen analisia eta kudeaketa zure eskura jarriz.
- Izan ere, datuak eta analisia lotzen dituzten informazio sistema, azterlan eta aplikazio erabilgarriak sortzen ditugu zuretzat, erabakiak erraz eta intuitiboki har ditzazun.
- Esperientzia zabala dugu ere analisi espaziala arlo ezberdinetako azterlan eta diagnostikoetan aplikatzen, etxebizitza, adineko pertsonak, lurraren erabilerak, kalteberatasun sozialak, geomarketina, soziodemografia eta beste hainbat arlotan. Horien bidez erabaki egokienak hartzeko behar-beharrezkoa duzun informazio esanguratsuena eskuratzen dugu zuretzat.
- Gainera, zure ondoan egiten dugu bidea eta hurbil gaituzu beti, lehen egunetik zure eskura ezagutzak, tresnak, asistentzia eta emaitzak jarriz.
Badakizu, zerbait behar baduzu lasai jo gugana. Diziplina anitzetan trebatutako profesional talde oso bat daukazu zure zerbitzura Gislanen.
Areago, jakin ezazu inolako konpromiso eta kosturik gabe ordubeteko aholkularitza saio bat eskatu dezakezula Gislaneko ingeniarekin zure beharrentzako soluzio posibleak aztertzeko.