Barakaldoko Udala
Barakaldoko adin txikikoen bisorea (2024)
Erronka:
Tokiko adin txikikoen zaurgarritasunari buruzko adierazle-galeria formulatu eta inplementatzea. Segidan, horiek herritarren eskura modu bisual, ulergarri eta interaktiboan jartzea.
Soluzioa:
Aztergaiari dagozkion datuen gaineko aholkularitza egin ostean Barakaldoko adin txikikoen zaurgarritasunari buruzko adierazleak kalkulatu dira. Aipatu adierazleak eta aztergaiari dagokion bestelako informazio estatistiko georreferentziatua bisualizatzeko webmappingeko online aplikazio bat inplementatu da, zeinaren bidez herritarrek adierazleekin elkarreragiteko aukera anitzak baliatu ditzaketen modu erraz eta bizkorrean.