"BBK BEHARI" PROIEKTUA AURKEZTU DUGU ADINEKO PERTSONEN BAKARDADEARI AURREA HARTZEKO
Elkar zaintzea inoiz baino beharrezkoagoa den garaiotan, BBK Behari egitasmoarekin GIS teknologiak eta komunitatearen parte-hartzea batu ditugu adineko pertsonen bakardade eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko. Gizarte-berrikuntzako proiektu hau BBK, Agintzari, Santurtziko Udala eta Basauriko Udalarekin lankidetzan garatu dugu eta aipatu bi herrietako esperientzia pilotuekin eman ditu lehen urratsak.
BBK Behari ekimenak adineko pertsonak ikusarazteko eta horien bakardadeari lotutako arrisku-egoerei prebentzioaren bidetik elkarrekintzan erantzuteko helburua du. Areago, gizartean esku hartzeko eredu bat proposatzen du: zaintza komunitarioa eta teknologia zein metodologia berritzaileak jartzen ditu udaletako gizarte-zerbitzuen eskura, bakardadean dauden adinekoen beharrizanei erantzun eraginkorrak emateko.
GIS teknologian eta big data-n oinarritutako sistema bati esker udalerriko adinekoen diagnostikoa egin eta bakardade-arriskuan dauden pertsonak identifikatzen dira. Bakardade-arriskua baloratzeko, besteak beste, osasuna eta zaintza, harremanak, ekonomia, etxebizitza, oinarrizko baliabideetatik duten distantzia, gizarte prestazioak jasotzea edota inguruko bizitegi-analisia bezalako adierazleak hartzen dira kontuan. Bestalde, "Behari" gisa zaintza komunitarioa egiten duten herritarrek bildu duten informazioa gizarte-zerbitzuei transferitzen diete aplikazio mugikor baten bidez.
LAN HONEN OIHARTZUNA HEDABIDEETAN:
-
BBK y Agintzari crean la primera red para combatir la soledad en los mayores [El Correo]
-
Vecinos colaboran en una prueba piloto contra la soledad de sus mayores [Cadena Ser]
-
BBK-k eta Agintzarik Basauri eta Santurtzirekin "Behari"-en lehen sarea bultzatu dute [BBK]
-
Santurtzi y Basauri tejen una red contra el aislamiento social [Deia]
*Albisteko argazkiaren iturria: Basauriko Udala