Skip to main content
etxebizitza
ARLOA: Azterlanak eta diagnostikoak, analisi espaziala
BEZEROAK: Udal administrazioak

Etxebizitza parkearen azterketak

Udalerriko etxebizitza parkearen eta balizko etxebizitza hutsen diagnostikoak

Azken urteotan Gislanek hamaika udalerritan egin ditu etxebizitza parkearen diagnostikoak (Durango, Azpeitia, Zaldibar, Oñati, Villabona, Berriatua, Mañaria, Irura, ...). Azterlan horiek parametro eta dimentsio ezberdinak hartzen dituzte kontutan, hala nola, etxebizitza parkearen ezaugarriak, udalerriaren metabolismo demografikoaren eta parametro sozioekonomikoen bilakaera eta prospektiba, migrazio mugimenduen ezaugarriak...

Diagnostiko horiek udalerriaren eta herritarren momentuko beharrei erantzuteko baliabideak eskaintzeaz gain, etorkizuneko erronkei begira erabaki egokiak hartzen laguntzeko politika publikoak diseinatu eta dimentsionatzeko balio erantsi handiko informazioa eskaintzen dute.

Proiektuen emaitzak

  • Etxebizitza parkearen analisia eta katalogazioa: ezaugarri nagusiak eta etxebizitza parkearen bilakaera.
  • Balizko etxebizitza hutsen identifikazioa, karakterizazioa eta katalogazio georreferentziatua.
  • Etxebizitza parkeak etorkizunean jasango duen presioaren azterketa prospektiboa.
  • Udalerriaren metabolismo demografikoaren azterketa. Biztanleriaren bilakaera, bizikidetza-unitateen ezaugarriak, migrazio joeren analisia eta aldagai horien etorkizuneko bilakaeraren prospekzioa.
  • Udalerriaren dimentsio sozioekonomiko nagusien azterketa eta horien bilakaeraren analisia.

 

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa