Skip to main content
lantaldea

LAN ESKAINTZA: GEOGRAFIA INFORMAZIO SISTEMEN INGENIARIA

Gislan kooperatibak GIS korporatiboak diseinatu, eraiki eta mantentzen ditu. Bide horretan, bezeroak datuak kudeatzeko behar dituen azpiegiturak neurrira egiten ditu.

Lan horretarako lanaldi osoan jardungo den pertsona baten bila gabiltza. Hautagaiek osagai espaziala duten datu baseak eraiki eta kudeatzeko gai izan behar dute, esplotaziorako tresnak kustomizatu eta web bidezko kontsulta/edizio tresnak programatu, beti ere GIS arloko oinarrizko titulazio akademikoarekin. Gure egitasmo bakoitza singularra izan ohi da, bezeroarekin harreman estuan garatzen dena. Horrek berez dakar, taldean lan egitea eta erronkei proaktibitatez erantzuten jakitea.

Egitekoak:

  • Datu base espazialen diseinu eta inplementazioa.
  • datuen ustiapen eta bisualizaziorako tresnen diseinu eta inplementazioa.
  • Datuen analisia.
  • Datu espazialen migrazioak.
  • Sistemen kudeatzaileekin lankidetza, sistemaren diseinu, inplementazio eta asistentzian.

 

Formazioa / Titulazioa:

  • Informatika edo ingeniaritzaren batean gradua.
  • GIS eta teledetekzio masterra.
  • Arloko teknologietan trebatzeko berariazko formazioa.

 

Ezinbesteko trebetasunak:

  • Datu base kudeaketa sistemen ezagutza (PostgreSQL+PostGIS...).
  • Mahai gaineko GIS aplikazioen erabileran gaitasuna (QGIS...).
  • Web bidezko aplikazioak inplementatzeko gaitasuna (Leaflet, Lizmap...).
  • Programazio lengoaia desberdinetan programatzeko gaitasuna (JavaScript, Python, HTML, BootStrap...).
  • Jarduera profesionalak euskaraz zein gazteleraz gauzatzeko gaitasuna.

 

Kontuan hartuko diren trebetasun teknikoak:

  • Zerbitzarien diseinu eta inplementazioa.
  • Zerbitzarien gaineko erabileran ezagutzak (UBUNTU, Windows Server...).

 

Kontuan hartuko diren trebetasun pertsonalak:

  • Taldean lan egiteko jarrera proaktiboa eta kooperatiboa.
  • Etengabe ikasten jarraitzeko gaitasuna.

 

ESKAINTZEN DUGUNA:

  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea, astean 38,5 orduko dedikazioarekin.
  • Diziplinarteko proiektuetan parte hartzea.

 

Baldintza:

  • Jarduerak Gislanen Andoaingo bulegoan gauzatuko dira.

Hautaketa prozesuaren ezaugarriak:

  • Interesatuta daudenek bere erreferentziak gislan@gislan.eus helbidera bidali behar dituzte maiatzaren 14a baino lehen. Horren ondoren hautagaiekin elkarrizketa pertsonalak egingo ditugu online.
  • Bere CV-a bidaltzen dutenentzako informazio osagarria hemen: https://www.gislan.eus/pribatutasun-politika

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa