Datuak izan bai, baina egokiak al dira datuen zientzia aplikatzeko?
Eskura dauden datuen ezaugarriak ezagutu eta bezeroaren helburua betetzera iristeko egin beharreko bidean laguntzen dugu, proiektuaren diseinutik exekuzioraino. Bezeroaren erronkarekin lerratzen gara eta bere helburua beteko duen datu mailako proiektua garatzen dugu. Lehen urratsa beharrezko datu sailak identifikatu eta horien egokitasuna aztertzea da, ondoren eman behar zaien tratamendua definitzeko.
Zer lortuko dut zerbitzu honekin?
- Eguneroko erabakiak eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesuen hobetzea.
- Aditu talde oso baten ezagutzak eta esperientzia zure erakundeari gehitzea.
- Zure behar eta errealitate konkretuaren neurrira egindako lan egitasmo bat jasotzea.
- Emaitzak bermatzeko bidea abiatzea.
- Eraginkortasunean jauzi kualitatiboa egin eta dirua aurreztea prozesuak hobetzearekin.
- Lizentzia kosterik eta menpekotasun teknologikorik eragiten ez duen soluzio berritzaileak eskuratzea.