Skip to main content
GIS aholkularitza

Aholkularitza

Zure ondoan gaude

Lasaitasuna, bermea, asistentzia nahieran

Aholkularitza independientea

Ez dugu softwarerik saltzen, zure interesak babesten ditugu

Zure neurrira

Zure beharrei erantzuten diogu uneoro, urratsez urrats goaz.

Emaitza iraunkorrak

Tresnak, metodologiak eta emaitzak izango dituzu beti eskura

Datuak izan bai, baina egokiak al dira datuen zientzia aplikatzeko?

Eskura dauden datuen ezaugarriak ezagutu eta helburua betetzera iristeko egin beharreko bidea zehazten laguntzen dizugu. Bezeroaren erronkarekin lerratzen gara, helburua beteko duen datu proiektua garatzen dugu. Lehen urratsa datu sailak identifikatu eta egokitasuna aztertzea da, ondoren eman behar zaien tratamendua definitzeko.

Zer lortuko dut zerbitzu honekin?

  • Aditu talde oso baten ezagutzak eta esperientzia gehituko dizkiozu zure erakundeari.
  • Zure behar eta errealitate konkretuaren neurrira egindako lan egitasmo bat jasoko duzu.
  • Emaitzak bermatzeko bidea abiatuko duzu.
  • Eraginkortasunean jauzi kualitatiboa egin eta dirua aurreztuko duzu prozesuak hobetzearekin.
  • Lizentzia kosterik eta menpekotasun teknologikorik eragiten ez duen soluzio berritzaileak lortuko dituzu.

Somos un proveedor integral de servicios GIS, expertos en inteligencia espacial y aplicaciones geoinformáticas. Te ofrecemos otra manera de entender, analizar y representar el territorio.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa