Sakanako Mankomunitatea
Ur-zerbitzuetako GIS Korporatiboa (2023-2024)
Erronka:
Sakanako Mankomunitateak eskualdeko udalerrien ur-zerbitzua kudeatzen du. Eskualdeko uren sarea georreferentziatu ostean, datu geoespazial korporatiboak sistematizatu, GIS metodologiak eguneroko lan ingurunean txertatu eta datu espazialen kudeaketa-ereduan urratsa egiteko beharra du Mankomunitateak. Horrekin batera, tokiko ur-sarearen datuak landa lanean kontsultatu eta editatzeko beharra planteatu dio bezeroak Gislani.
Soluzioa:
Mankomunitateak georreferentziatutako informazioaren gaineko aholkularitza egin ostean, software libreko zerbitzari bat abian jarri eta datu base espazial batera migratu dira hauek Mankomunitatearekin zehaztutako datu-modeloaren arabera. Bide berean, bezeroak bere datuekin lan egiteko online sarbideko GIS soluzio korporatiboa inplementatu da. Hala, teknikariek bulegotik zein landa lanean modu bizkor eta errazean bertako ur-sarearen gaineko konstultak egin eta informazioa eguneratzeko (argazkiak, obrak, aberiak, …) tresna daukate eskuartean.