Skip to main content
Sakanako Mankomunitatea
ARLOA: Datuen zientzia, soluzio teknologikoak
DATA: 2023-2024
BEZEROA: Sakanako Mankomunitateko ur-zerbitzua

Sakanako Mankomunitatea

Ur-zerbitzuetako GIS Korporatiboa (2023-2024)

Erronka:

Sakanako Mankomunitateak eskualdeko udalerrien ur-zerbitzua kudeatzen du. Eskualdeko uren sarea georreferentziatu ostean, datu geoespazial korporatiboak sistematizatu, GIS metodologiak eguneroko lan ingurunean txertatu eta datu espazialen kudeaketa-ereduan urratsa egiteko beharra du Mankomunitateak. Horrekin batera, tokiko ur-sarearen datuak landa lanean kontsultatu eta editatzeko beharra planteatu dio bezeroak Gislani.

Soluzioa:

Mankomunitateak georreferentziatutako informazioaren gaineko aholkularitza egin ostean, software libreko zerbitzari bat abian jarri eta datu base espazial batera migratu dira hauek Mankomunitatearekin zehaztutako datu-modeloaren arabera. Bide berean, bezeroak bere datuekin lan egiteko online sarbideko GIS soluzio korporatiboa inplementatu da. Hala, teknikariek bulegotik zein landa lanean modu bizkor eta errazean bertako ur-sarearen gaineko konstultak egin eta informazioa eguneratzeko (argazkiak, obrak, aberiak, …) tresna daukate eskuartean.

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa