Pasaiako Udala
Energia-kontsumoen panela (2023-2024)
Erronka:
Udaleko hirigintza eta ingurumen arloko teknikariek udalerriko eraikin bakoitzaren energia-kontsumoa kontsultatu eta jarraipena tresna baten beharra ikusi dute. Ordura arte, excel tauletan jaso eta begiratzen zuten informazioa. Lan-molde hori albo batera utzi, kudeaketa efizienteagoa egin eta arloko informazioa sistematizatzeko beharra adierazi dio Udalak Gislani.
Soluzioa:
Udalak jasotako informazioa bildu eta landu ostean udalerriko eraikinen kokalekua eta energia-kontsumoak kontsultatzeko energia-panela inplementatu da. Hala, mapa gainean zuzenean zein helbide bidezko bilaketa bidez kontsumoak kontsultatzea nabarmen bizkortu eta erraztu zaie teknikariei.