Skip to main content
Udalerriko ibilbideen mapa interaktiboa

Udalerriko ibilbideen mapa interaktiboak

COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz norbere udalerritik atera ezin izatea nahi baino ohikoagoa bihurtu da. Ezohiko egoera larri honen aurrean, hamaika dira euskal jendartearen baitan elkar zaintzeko helburuarekin sortu diren iniziatibak. Norabide horretan Gislaneko lantaldeak gure ekarpena egin nahi izan dugu ere, gure ezagutza eta geomatikak eskaintzen dizkigun tresnak pertsonen zerbitzura jarriz. Hala, Gislanek bezero dituen edo izan dituen zenbait udalerritako ibilbideen mapak egin eta zabaldu ditugu.

Udalerrietako ibilbideen mapak

 


Ikusi mapa handiagoa

Udalerriko ibilbideen mapa interaktibookin herritarrek ibilaldiak mapa gainean ikusi, horietako bakoitzaren luzera ezagutu eta norbere kokalekutik zenbatera dagoen ikusi dezakete. Areago, beste nonbaiteraino joan nahi badute, harainoko bidea trazatu eta horren distantzia neurtu dezakete. Uneoro udalerriaren mugak bistaratzeko aukera izango dute maparen erabiltzaileek, eta, geolokalizazioaren bidez, horien barruan mantentzen direla bermatu ahalko dute.
 
Hurrengo loturetan dituzue udalerrietako mapa interaktiboak:

Gehitu iruzkin berria

HTML Mugatua

  • You can align images (data-align="center"), but also videos, blockquotes, and so on.
  • You can caption images (data-caption="Text"), but also videos, blockquotes, and so on.
CAPTCHA Galdera hau robota ez zarela ziurtatzeko da.

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa