Skip to main content
CAVIAR Ikerketa Taldea - UPV/EHU
ARLOA: Datuen zientzia, soluzio teknologikoak, analisi espaziala, GIS
DATA: 2023-2024
BEZEROA: CAVIAR Ikerketa Taldea (UPV/EHU)

CAVIAR (UPV/EHU)

RISAU. Hiri osasungarri baterantz. Etxebizitzari eta bere inguruneari lotutako osasunerako arriskua. (2023-2024)

Erronka:

UPV/EHUko Arkitektura Eskolako CAVIAR Ikerketa Taldeak RISAU proiektua gauzatu du. Proiektuaren helburu nagusia hiri-testuinguruaren kalteberatasunak osasunaren ikuspegitik diagnostikatzeko eta ebaluatzeko metodo bat sortzea izan da. Ikerketaren emaitzak konplexutaun nabarmena duten aldetik, kalkulatutako adierazle-galeria zabala modu sinple eta oso bisualean publikatzeko beharra adierazi zion ikerketa taldeak Gislani.

Soluzioa:

Teknologia geoespazialek eskaintzen dituzten aukera desberdinak aztertu ostean Leaft librerian oinarritutako webmappingeko aplikazio bat eraiki da. Bertan arlo ezberdinetan antolatuta adierazle andana kontsultatu daiteke web bidez, adierazpen grafiko mota desberdinak tarteko, modu argi, ulerterraz, bizkor eta intuitiboan.

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa