Skip to main content
gislan horiz

Arazoen lekuan soluzioak jartzen ditugu

Ireki ezazu Gislanen zerbitzuen portfolioa eta ikusi zugatik egin dezakeguna.

Sarean ikuskatu edo zuzenean deskargatu dezakezu berau. Bat edo beste aukeratzen duzula ere, utziguzu lehenik zertan lagundu zaitzakegun hitz gutxitan adierazten

Zure datu korporatiboen kudeaketa aurreratua egiten laguntzen dizugu Gislanen:

  • Lehenik zure erakundearentzat garrantzitsuak diren datuak bildu, geolokalizatu eta ordenatzen laguntzen dizugu.
  • Ondoren, zure beharretara %100ean egokitzen den soluzio pertsonalizatua sortzen dugu.
  • Finean, datu multzo handiak erraz ulertzeko informazio bihurtu eta erabilgarri jartzen dizkizugu, datu konplexuen analisia eta kudeaketa zure eskura jarriz.
  • Izan ere, datuak eta analisia lotzen dituzten informazio sistema, azterlan eta aplikazio erabilgarriak sortzen ditugu zuretzat, erabakiak erraz eta intuitiboki har ditzazun.
  • Esperientzia zabala dugu ere analisi espaziala arlo ezberdinetako azterlan eta diagnostikoetan aplikatzen, etxebizitza, adineko pertsonak, lurraren erabilerak, kalteberatasun sozialak, geomarketina, soziodemografia eta beste hainbat arlotan. Horien bidez erabaki egokienak hartzeko behar-beharrezkoa duzun informazio esanguratsuena eskuratzen dugu zuretzat.
  • Gainera, zure ondoan egiten dugu bidea eta hurbil gaituzu beti, lehen egunetik zure eskura ezagutzak, tresnak, asistentzia eta emaitzak jarriz.

Badakizu, zerbait behar baduzu lasai jo gugana. Diziplina anitzetan trebatutako profesional talde oso bat daukazu zure zerbitzura Gislanen.

Areago, jakin ezazu inolako konpromiso eta kosturik gabe ordubeteko aholkularitza saio bat eskatu dezakezula Gislaneko ingeniarekin zure beharrentzako soluzio posibleak aztertzeko.

 

Gehitu iruzkin berria

HTML Mugatua

  • You can align images (data-align="center"), but also videos, blockquotes, and so on.
  • You can caption images (data-caption="Text"), but also videos, blockquotes, and so on.
CAPTCHA Galdera hau robota ez zarela ziurtatzeko da.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa