Skip to main content
GIS korporatiboak
ARLOA: Soluzio geografikoak, aplikazio geoinformatikoak, analisi espaziala
BEZEROA: Administrazioa publikoa, enpresak, elkarteak, ...

Udal GIS Korporatiboak

Udal GIS Korporatiboak

Azken urteotan Gislanek hamarnaka udalerritako GIS Korporatiboak garatu ditu, besteak beste, Durango, Hernani, Oñati, Bermeo, Pasaia, Tolosa, Bergara, Harana, Urnieta, Berriatua, Aduna, Deba, ... 

GIS azpiegituren bitartez, aktibo ezberdinak geografikoki kokatu, horien informazioa kudeatu eta eragiketa konplexuak egin daitezke. Garrantzizko informazioa sortu eta eguneratzeaz gain, analisi espazialaren bitartez planifikaziorako zein erabakiak hartzen laguntzeko tresnak dira GISak. Izaera korporatiboa, departamentala edo monografikoa dute, eta erabilera ugari izan ditzakete, besteak beste:

  • Aktibo korporatiboen katalogazioa, mantenua eta intzidentzien jarraipena. Hiri-altzarien inbentarioak.
  • Geomarketing azterketak (lurralde antolaketa, inpaktuen proiekzioa, beharren identifikazioa, bilketa, banaketa zein ibilbideen efizientzia...).
  • Planifikazioa. 
  • Gauzatutako jardueren ebaluazioa.

 

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa