Skip to main content
Etxebizitza azterketa - Vilabona

Villabonako etxebizitza beharraren azterketa

Metabolismo demografikoaren eta etxebizitza beharren azterketa egin du Gislanek Amasa-Villabonako Udalarentzat. Azterlanari esker, etxebizitzaren arloko problematiken ezaugarriak xehatu eta erradiografia aktuala egiteaz harago, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten etxebizitza politika desberdinak diseinatzeko informazio baliagarria eskuratu du udalak.

Etorkizuneko erronkei begira

Gislanen diagnostikoak herriko biztanleriaren gain jarri du fokua lehenik. Udalerriko metabolismo demografikoaren analisi espazial eta longitudinalaren bidez Amasa-Villabonako bizilagunen datuak eta adierazleak bildu dira auzoaren, adinaren, sexuaren edota jatorriaren arabera desagregatuta. Bizikidetza-unitateen azterketa xehearen bidez, berriz, udalerriko konbibentzia taldeak aztertu dira horien tamainaren eta tipologiaren arabera. Aipatu parametro horiek 15 urtera izango duten bilakaeraren prospekzioa ere egin da, diagnostikoak uzten duen egungo argazkiak nola eboluzionatuko duen aurreikusteko.

Azkenik, udalerriko etxebizitza parkea aztertu da, bere ezaugarrietan, erabilera mailan eta etorkizunean honek jasango duen presioan arreta berezia jarriz. Aldi berean, etxebizitza parkearen katalogoa osatu da, errolda, katastroko datuak eta azken urteko ur-kontsumoen analisia tarteko.

Bestela esanda, egungo eta etorkizuneko etxebizitza beharrari zenbakiak jarri zaizkio. Hala, Gislanen lanari esker, udalak datozen urteetarako etxebizitza politika eraginkor bat diseinatu eta martxan jartzeko informazio zehatz eta baliotsua eskuratu du.

Lan honen oihartzuna hedabideetan:

*Albisteko argazkiaren iturria: Jon Miranda Labaien - Ataria.eus (CC-BY-SA lizentzia bidez konpartitua)

Gehitu iruzkin berria

HTML Mugatua

  • You can align images (data-align="center"), but also videos, blockquotes, and so on.
  • You can caption images (data-caption="Text"), but also videos, blockquotes, and so on.
CAPTCHA Galdera hau robota ez zarela ziurtatzeko da.

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa