Skip to main content
Mapa bisore interaktiboak
ARLOA: Mapa bisore interaktiboak, soluzio geografikoak, APP Geoinformatikoak
BEZEROA: Administrazio publikoa, turismo agentziak, garapen agentziak, landa-garapen agentziak, hedabideak, behategiak, elkarteak, ...

MAPA BISORE INTERAKTIBOAK

Datuak online bistaratzeko mapa interaktiboak

Orotariko informazioa ikuskatzeko datu bisore kartografikoak edo mapa interaktiboak eraikitzea da Gislanen espezialitateetako bat.

Mapa interaktiboek azken urteotan gutako edozeinen egunerokoan leku garrantzitsua hartu dute. Dagoeneko ohikoa da zerbitzuak mapa gainean bilatzea, edota hainbat informazio lurraldearen eta bestelako parametro batzuen arabera kontsultatzea edota konparatzea. Hala, datuak tauletan eta grafikoetan begiratzeaz gain, zenbakiei soilik begiratuta antzematen nekezagoa den informazioa adierazten du mapak, eta emaitzak aldagai ezberdinen arabera filtratzeko aukerak medio, ñabardura berriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari.

Tresna hauek oso baliagarriak dira orotariko administrazio publiko, enpresa eta elkarteentzat. Barne mailan, erakundeko teknikariek informazio korporatiboa kontsultatu edota datu korporatiboekiko interakzioa ahalbidetuz. Bisore publikoek, aldiz, informazio korporatiboa erabiltzaileen eskura modu intuitibo eta errazean jartzen dute, datuei dimentsio berriak eskainiz, eta horiekiko interakzioa ahalbidetuz.

Gislanek azken urteotan hamarnaka bisore eraiki ditu. Horra horietako batzuk:

Mapa bisore interaktiboen adibide batzuk

Klikatu adibidean bisorera joateko.

 

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa