UDAL MAPA TOPONIMIKOAK
Udal mapa toponimikoak, udal mapa interaktiboak eta mapa tematikoak
2017-2020 epealdian Gislanek 26 udal mapa toponimiko eta udal mapa bisore interaktibo egin ditu Eusko Jaurlaritzaren "Udaletako informazio geografikoa hobetu eta udal mapa toponimikoak egiteko" dirulaguntza lerroaren baitan: Bermeo, Pasaia, Urduña, Bergara, Ondarroa, Oñati, Soraluze, Ea, Azpeitia, Deba, Usurbil, Harana, Munitibar, Zestoa, Villabona, Errigoiti, Segura...
Gislanek proiektuok zuzendu eta teknikoki gauzatu ditu, eta udalekin, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuarekin, Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin eta Euskaltzaindiarekin lankidetzan jardun du.
Proiektuen emaitzak
-
Udalerriko informazio geografikoaren eguneratzea: oinarrizko kartografia, udal elementuak eta zerbitzuak, BTA, ...
-
Udalerriko ondare toponimikoaren aberastea: leku-izendegiaren eguneratzea, Hizkuntza Politika sailburuordetzaren eta Euskaltzaindiaren berrikusketarekin.
-
Udal mapa toponimiko berria gauzatzea.
-
Udalerriko zerbitzuen, ondarearen eta intereseko bestelako informazioa bistaratzeko mapa interaktiboa gauzatzea.