Skip to main content
Zumaiako Udala - tentsio eremuen izendapenerako diagnostikoa
ARLOA: Datuen zientzia, azterlanak eta diagnostikoak, etxebizitza
DATA: 2024
BEZEROA: Zumaiako Udala

Zumaiako Udala

Tentsio eremuen izendapena eskuratzeko etxebizitza beharren diagnostikoa eta justifikazio-memoria (2024)

Erronka:

Zumaiako udalerriak bizitegi-merkatuko tentsio eremu izendapena eskuratzeko baldintzak betetzen direla frogatzea, batetik. Bestetik, zumaiarren etxebizitza beharra eta tokiko etxebizitza parkearen erabilera zein parametro horiek azken urteotan izan duten eboluzioa aztertzea, etxebizitza-merkatuko desorekak urritzeko ekintza-planaren oinarri bezala.

Soluzioa:

Zumaiari dagozkion soziodemografia eta etxebizitza arloko datuak prozesatu eta ustiatzeko metodologia diseinatu eta inplementatu dira, iturri desberdinetako datu-multzoak bateratuz eta tentsio-eremu izendapena eskuratzeko adierazleen kalkuluak zein errepresentazio grafikoa osatuz. Segidan, Eusko Jaurlaritzak finkatutako irizpideen araberako diagnostikoa osatu da. Azkenik, Zumaiako Udalerriak udalerri bat tentsio-eremu deklaratzeko irizpideak betetzen dituela frogatzen duen justifikazio-memoria osatu da.

Informazio gehigarria:

Zumaian bezala Gislan etxebizitza-merkatuko tentsio eremuen beste hainbat diagnostiko eta justifikazio-memoria egiten ari da 2024an: Hernanin, Astigarragan, Ordizian, Zestoan edota Lezon, esaterako.

 

Azaleko irudiaren egilea: Andoni Ramos (CC-BY-SA)

Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa