Skip to main content
UDAL MAPAK
ARLOA: Mapa toponimikoak eta mapa interaktiboak, mapa tematikoak, soluzio geografikoak
DATA: 2017-2021
PARTAIDEAK: Gislan, Udal administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzua eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Euskaltzaindia.
BEZEROA: Udal administrazioak

UDAL MAPA TOPONIMIKOAK

Udal mapa toponimikoak, udal mapa interaktiboak eta mapa tematikoak

2017-2020 epealdian Gislanek 26 udal mapa toponimiko eta udal mapa bisore interaktibo egin ditu Eusko Jaurlaritzaren "Udaletako informazio geografikoa hobetu eta udal mapa toponimikoak egiteko" dirulaguntza lerroaren baitan: Bermeo, Pasaia, Urduña, Bergara, Ondarroa, Oñati, Soraluze, Ea, Azpeitia, Deba, Usurbil, Harana, Munitibar, Zestoa, Villabona, Errigoiti, Segura...

Gislanek proiektuok zuzendu eta teknikoki gauzatu ditu, eta udalekin, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuarekin, Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin eta Euskaltzaindiarekin lankidetzan jardun du.

Proiektuen emaitzak

  • Udalerriko informazio geografikoaren eguneratzea: oinarrizko kartografia, udal elementuak eta zerbitzuak, BTA, ...

  • Udalerriko ondare toponimikoaren aberastea: leku-izendegiaren eguneratzea, Hizkuntza Politika sailburuordetzaren eta Euskaltzaindiaren berrikusketarekin.

  • Udal mapa toponimiko berria gauzatzea.

  • Udalerriko zerbitzuen, ondarearen eta intereseko bestelako informazioa bistaratzeko mapa interaktiboa gauzatzea.

 

> Proiektuen adibideak ikusteko egin klik "hemen".

Somos un proveedor integral de servicios GIS, expertos en inteligencia espacial y aplicaciones geoinformáticas. Te ofrecemos otra manera de entender, analizar y representar el territorio.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa