Villabonako etxebizitza beharraren azterketa
Metabolismo demografikoaren eta etxebizitza beharren azterketa egin du Gislanek Amasa-Villabonako Udalarentzat. Azterlanari esker, etxebizitzaren arloko problematiken ezaugarriak xehatu eta erradiografia aktuala egiteaz harago, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten etxebizitza politika desberdinak diseinatzeko informazio baliagarria eskuratu du udalak.
Etorkizuneko erronkei begira
Gislanen diagnostikoak herriko biztanleriaren gain jarri du fokua lehenik. Udalerriko metabolismo demografikoaren analisi espazial eta longitudinalaren bidez Amasa-Villabonako bizilagunen datuak eta adierazleak bildu dira auzoaren, adinaren, sexuaren edota jatorriaren arabera desagregatuta. Bizikidetza-unitateen azterketa xehearen bidez, berriz, udalerriko konbibentzia taldeak aztertu dira horien tamainaren eta tipologiaren arabera. Aipatu parametro horiek 15 urtera izango duten bilakaeraren prospekzioa ere egin da, diagnostikoak uzten duen egungo argazkiak nola eboluzionatuko duen aurreikusteko.
Azkenik, udalerriko etxebizitza parkea aztertu da, bere ezaugarrietan, erabilera mailan eta etorkizunean honek jasango duen presioan arreta berezia jarriz. Aldi berean, etxebizitza parkearen katalogoa osatu da, errolda, katastroko datuak eta azken urteko ur-kontsumoen analisia tarteko.
Bestela esanda, egungo eta etorkizuneko etxebizitza beharrari zenbakiak jarri zaizkio. Hala, Gislanen lanari esker, udalak datozen urteetarako etxebizitza politika eraginkor bat diseinatu eta martxan jartzeko informazio zehatz eta baliotsua eskuratu du.
Lan honen oihartzuna hedabideetan:
-
"El Ayuntamiento desarrollará una nueva política de vivienda a partir de 2021" [El Diario Vasco]
- "Etxebizitza politika berrirantz" [Noticias de Gipuzkoa]
-
"Etxebizitza politika aktibo bat garatzeko konpromisoa hartu du udalak" [Ataria.eus]
-
"Amasa-Villabonako Udalak etxebizitza politika berria garatuko du 2021etik aurrera" [Aiurri]
-
"Udalak etxebizitza politika berria garatuko du 2021etik aurrera" [Villabona.eus]
-
"Udalak etxebizitza politika berria garatuko du 2021etik aurrera" [28 Kanala]
*Albisteko argazkiaren iturria: Jon Miranda Labaien - Ataria.eus (CC-BY-SA lizentzia bidez konpartitua)