Zumaiako Udala
Tentsio eremuen izendapena eskuratzeko etxebizitza beharren diagnostikoa eta justifikazio-memoria (2024)
Erronka:
Zumaiako udalerriak bizitegi-merkatuko tentsio eremu izendapena eskuratzeko baldintzak betetzen direla frogatzea, batetik. Bestetik, zumaiarren etxebizitza beharra eta tokiko etxebizitza parkearen erabilera zein parametro horiek azken urteotan izan duten eboluzioa aztertzea, etxebizitza-merkatuko desorekak urritzeko ekintza-planaren oinarri bezala.
Soluzioa:
Zumaiari dagozkion soziodemografia eta etxebizitza arloko datuak prozesatu eta ustiatzeko metodologia diseinatu eta inplementatu dira, iturri desberdinetako datu-multzoak bateratuz eta tentsio-eremu izendapena eskuratzeko adierazleen kalkuluak zein errepresentazio grafikoa osatuz. Segidan, Eusko Jaurlaritzak finkatutako irizpideen araberako diagnostikoa osatu da. Azkenik, Zumaiako Udalerriak udalerri bat tentsio-eremu deklaratzeko irizpideak betetzen dituela frogatzen duen justifikazio-memoria osatu da.
Informazio gehigarria:
Zumaian bezala Gislan etxebizitza-merkatuko tentsio eremuen beste hainbat diagnostiko eta justifikazio-memoria egiten ari da 2024an: Hernanin, Astigarragan, Ordizian, Zestoan edota Lezon, esaterako.