ADINEKOEN ZAURGARRITASUNA
Adineko pertsonen bakardade eta zaurgarritasun egoeren azterketak
Azken urteotan Gislanek hamaika udalerritan egin ditu adineko pertsonen bakardade eta zaurgarritasun egoeren diagnostikoak (Basauri, Galdakao, Zestoa, Santurtzi, Urduña, Amasa-Villabona, Orozko, ...).
Azterlan horien xedea zahartzaroak udalerrian duen momentuko eta etorkizuneko dimentsioa xehetasunez ezagutzea da, batetik, eta adineko pertsonen zaurgarritasun egoeren detekzioa eta katalogazioa egitea, bestetik.
Diagnostiko horiek udalerriaren eta herritarren momentuko beharrei erantzuteko baliabideak eskaintzeaz gain, etorkizuneko erronkei begira erabaki egokiak hartzen laguntzeko politika publikoak diseinatu eta dimentsionatzeko balio erantsi handiko informazioa eskaintzen dute.
Proiektuen emaitzak
- Udalerriaren metabolismo demografikoaren azterketa adineko pertsonen diagnostiko xehea: demografia adierazleen azterketa longitudinala eta espaziala.
- Bizikidetza-unitateen azterketa longitudinala eta espaziala: unitateen ezaugarriak, ordura arte izan duten bilakaera eta etorkizuneko bilakaeraren prospekzioa.
- Adineko pertsonen zaurgarritasunen identifikazioa eta katalogo georreferentziatua.