Skip to main content
Santurtziko Udala - GIS software libre
ARLOA: Datuen zientzia, aholkularitza, soluzio teknologikoak, GIS, udal administrazioa, akonpainamendua
DATA: 2022-2023-2024
BEZEROA: Santurtziko Udala

Santurtziko Udala

Software libreko GIS azpiegitura teknologikora migratzea (2022-2023-2024)

Erronka:

Santurtziko Udalak ordainpeko GIS azpiegitura bidez kudeatu izan du bere informazio espazial korporatiboa. Lizentzia kostu horiek etengabe egin dute gora azken hamarkadan, eta bide berean egin dute gora Udalak GISaren mantenura bideratu beharreko baliabide ekonomikoek.

Epealdi horretan, software libreko GIS aplikazio eta geoteknologiek sekulako garapena izan dute. Lizentziapeko aplikazioen prestazio bertsuak eskaintzen dituzten tresna libre eta sendo desberdinak garatu dira, eta sektore publikoan horiek inplementatzeko joera nagusitu da. Santurtziko Udalak bere ordainpeko GIS azpiegitura korporatiboa izaera libreko batera migratzeko eskaera egin dio Gislani, beti ere udalaren martxa aztoratu eta lan-jario normala oztopatu gabe.

Soluzioa:

Lehenik eta behin aholkularitza egin da Santurtziko Udalaren abiapuntuko egoera zein helmuga definitu eta helburura iristeko bide-orri egokiena zehazteko. Segidan bezeroak eskuartean zuen tresnaren prestazioak mantendu eta berriak gehitzen dituen software libreko GIS azpiegitura korporatiboa diseinatu, garatu eta inplantatu da.

Horrekin batera, inplantazio prozesuan akonpainamendua eman zaie udal langileei. Era berean, GIS proiektu berriaren ezarpena arrakastaz egiten dela bermatzeko bidelaguntza zerbitzua eman zaio udalari hurrengo urtean zehar, teknikariek uneoro izan ditzaten eskura beharrezko bisio, ezagutza, metodologia eta tresnak.

Somos un proveedor integral de servicios GIS, expertos en inteligencia espacial y aplicaciones geoinformáticas. Te ofrecemos otra manera de entender, analizar y representar el territorio.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa