Elkar zaintzea inoiz baino beharrezkoagoa den garaiotan, BBK Behari egitasmoarekin GIS teknologiak eta komunitatearen parte-hartzea batu ditugu adineko pertsonen bakardade eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko.
Datuen zientzian espezializatutako kooperatiba gara. Datuen indarrean sinesten dugulako, erronkak identifikatzeko aholkularitza eman eta datuekin lan egitea errazten dizuten soluzioak garatzen ditugu. Zure ondoan egiten dugu datuetatik informazioa eta informaziotik ezagutza berriak sortzeko bidea. GIS zerbitzuen hornitzaile integrala ere bagara :)